Santo Tomas eguneko festarako osagaiak, prest

Julene Frantzesena 2022ko abe. 14a, 15:25

2019ko Santo Tomas eguneko irudi bat.

Azpeitiko Udala hasi da etxez etxe egitaraua banatzen. Kalejirak, musika emanaldiak, DJ saioak, baserritarren azoka, herri kirol erakustaldia, bertsolarien emanaldia, erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza txapelketa izango dira, besteren artean, egun osoan zehar.

Gerturatzen ari da Santo Tomas eguna, eta horren erakusle da Azpeitiko Udala jaiegun horretarako prestatu duen egitaraua etxez etxe banatzen hasi izana. Bi urteko etenaren ostean, baserritar jantziko dira ehunka herritar, eta jai giroa izango da nagusi Alde Zaharrean.

Kalejirak, musika emanaldiak, DJ saioak, baserritarren azoka, herri kirol erakustaldia, bertsolarien emanaldia, erraldoi eta buruhandien kalejira eta dantza txapelketa izango dira, besteren artean, egun osoan zehar. Gainera, Santo Tomas egunero legez, jan-edanerako hainbat postu izango dira plazan; herritarrek hain ohikoak diren taloa eta txorizoa dastatzeko parada izango dute.

Honako hau da Azpeitiko Udalak datorren asteazkenerako prestatu duen egitaraua:

10:00. Izarraitz txistulari taldearen diana.

10:00. Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketako finalak Izarraitz pilotalekuan.

11:30. Udal Musika Bandaren kalejira.

11:30. Eltziegoko gaiteroen kalejira.

12:00. Juan Antxieta musika eskolako soinu jotzaileen kalejira.

Goizean. Udazkeneko azoka berezia Azoka Plazan.

12:00. Herri kirol erakustaldia, plazan. Mikel Larrañaga, Iker Vicentek, Udane Ostolazak, Goenatxo III.ak eta Aimar Irigoienek hainbat lan egingo dituzte aizkoran eta harri jasotzen.

12:00. Itsasiko ttuntturroen kalejira.

12:30-15:00. Bentazaharreko Mutiko Alaiaken emanaldia kalez kale.

13:00. Bertsolariak eta trikitilariak, plazan. Aner Euzkitze, Ane Zuazubiskar eta Unai Agirre ariko dira kantuan, eta Xebastian Lizaso, berriz, gai jartzen.

13:00. Erraldoiak, buruhandiak eta Eltziegoko gaiteroen kalejira.

16:00etatik 22:00. Josu Rodriguez eta Asier Hernandez DJak plazan.

18:00. Skapaie elektrotxaranga.

18:30. Gazteen XXI. Dantza Suelto Txapelketa, Soreasu antzokian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide