Interesa piztu du San Martin egoitzako erlojuari buruzko solasaldiak

Julene Frantzesena 2022ko abe. 15a, 11:10

Hitzaldiko irudia. (Azpeitiko Udala)

Yeregi elkarteko kideek zaharberrituko dute erlojua, eta elkarte horretako kide Xabier Alvarez Yeregik eskaini zuen hitzaldia, hainbat lagunen aurrean.

San Martin egoitzako erlojuari buruzko solasaldia izan zen atzo, Basazabal jauregian. Yeregi elkarteko kideek zaharberrituko dute erlojua, eta elkarte horretako kide Xabier Alvarez Yeregik eskaini zuen hitzaldia, Bere taupadek gure herria zaindu dute lelopean. Hainbat lagun izan ziren 1815. urtean Juan Sugastik egindako erlojuari buruzko azalpenak entzuten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide