Mendian bizitakoak kontatu ditu Silvia Vidalek Soreasun

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 15a, 14:30

Mendi Asteko bigarren saioa izan zen atzo, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Gaur egingo dute hirugarren eta azken saioa; Pipi Cardell ariko da hizlari.

Abenduko Mendi Asteko bigarren saioa izan zen atzo, asteazkena, Soreasu antzokian, Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta. Silvia Vidal izan zen gonbidatua; eskalatzailea, esploratzailea, alpinista… da emakumea. Ezaguna da munduko txokorik isolatuenetan bakarka egin dituen lanengatik; esaterako, Patagonian, Alaskan, Indian edo Pakistanen. Joan den urtean, gainera, Urrezko Pioleten aipamen berezia jaso zuen.

Gaur, osteguna, egingo dute Mendi Asteko azken saioa, Pipi Cardellen eskutik. Eskalatzailea, mendizalea, eskiatzailea, alpinista… da Cardell. Mendiarekin lotutako ia diziplina guztiak ukitu ditu hark, eta denetan bikain aritu da. Granadarrak Sierra Nevadan eman zituen lehen pausoak, baina aspaldi egin zuen mundura jauzi (Chapayev edo Gasherbrum IIn egindako lanak dira horren adibide), eta egun Espainiako Estatuko alpinista esanguratsuenetarikoa da. 19:00etan izango da saioa, eta hemen eskura daitezke sarrerak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide