Lodifobiaren ertzak jorratu dituzte Emakumeen Txokoan

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 16a, 08:30

Mijo Lizarzaburu militante feministak lodifobiaren inguruko hitzaldia eman du Emakumeen Txokoan. Interesez entzun dituzte hark azaldutakoak herritarrek. 

Lodifobiaz hausnartzeko aukera izan zen asteazkenean, Emakumeen Txokoan. Izan ere, Mijo Lizarzaburu militante feministak gai horri buruzko solasaldia eman zuen. Norbanakoaren edo besteen loditasunari beldurra edo atsekabea da lodifobia, eta hain zuzen ere, horri buruz hausnartu ahal izan zuten bertaratu zirenek. Interesez entzun zituzten Lizarburuk azaldutakoak han bildutako herritarrek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide