Aldi baterako lau langile kontratatuko ditu udalak Lanbideren bidez

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 16a, 08:32

Eraikinen garbiketarako langilea da udalak kontratatuko duenetako bat.

Eraikinen garbiketarako peoi bat eta brigadarako hiru peoi kontratatuko ditu, zehazki, erakundeak, sei hilabeterako. Datorren astelehena da lan eskaintzan izena emateko azken eguna.

Aldi baterako lau langile kontratatuko ditu Azpeitiko Udalak Lanbideren LPE-Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzaren bidez. Eraikinen garbiketarako peoi bat eta brigadarako hiru peoi kontratatuko ditu, zehazki, erakundeak, eta kontratuaren iraupena sei hilabetekoa izango da.

Aparteko bi deialditan banatuta dago eskaintza, eraikin garbiketarako peoiarena alde batetik, eta brigadako peoiena bestetik, baina bi kasuetan abenduaren 19a da –datorren astelehena– lan eskaintzetan izena emateko azken eguna.

Baldintzak eta izena emateko esteka

Hauek dira lan eskaintza berriaren bi deialdien baldintzak eta bakoitzean izena emateko estekak:

Eraikinen garbiketarako peoia

Ezinbesteko baldintzak:

  • Langabezian egotea.
  • Lanbiden izena emanda egotea.
  • Urola Erdian erroldatuta egotea.
  • 2021eko deialdian parte hartu ez izana.
  • Euskara jakitea.

Lanari ekiteko berehalako prestutasuna baloratuko dute.

Lan eskaintzaren informazio osoa eta izen ematea, hemen.

Brigadako peoia

Ezinbesteko baldintzak

  • Langabetua izatea.
  • Urola Erdikoa izatea.
  • Euskararen ezagutza izatea.

Lanari ekiteko berehalako prestutasuna baloratuko dute.

Lan eskaintzaren informazio osoa eta izen ematea, hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide