Haurren eta nerabeen emozioen lanketari lotuta, Leyre Cano psikopedagogoak solasaldia eskaini zuen atzo, osteguna, Sanagustin kulturgunean. Haurren eta nerabeen emozioen bidelagun. Nola landu seme-alaben emozioak izenburupean aritu zen aditua hizketan, eta 50 bat lagun izan ziren haren azalpenak entzuten.
Ez zen izan atzokoa haurren eta nerabeen emozioak lantzeko lehen saioa. Izan ere, azken asteetan gai beraren bueltako bi tailer egin dituzte herrian, eta hainbat lagunek parte hartu dute horietan.