Igandean banatuko dute joan zen azaroan egin ziren 40. Euskal Antzerki Topaketetako Ikusleen Saria. Soreasu antzokian banatuko dute sari hori, 19:00etan hasiko den Lehendakari gaia antzezlanaren aurretik –sarrerak salgai daude Kulturaz.eus webgunean–. Ikusteko dago aurtengo saria zein antzerki obrak jasoko duen; izan ere, herritarrek puntuazio altuena eman zioten topaketetako 11 obretako batek eskuratuko du garaikurra.