Kulturazek antolatutako hainbat kontzertutarako sarrerak, salgai

Julene Frantzesena 2022ko abe. 19a, 08:01

Neomak taldeko kideak.

Urtea bukatu aurretik, Unclose eta Piztiak taldeak izango dira Sanagustin kulturguneko agertokian, eta urtea hastearekin, Neomak, Willis Drummond, Ro, Trini Fox, Ruper Ordorika, Kaleko Urdangak, The Reapers, Rotten XIII eta ETS taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Kulturaz kooperatibak hainbat kontzertu iragarri ditu urtea bukatzerako eta 2023. urtearen lehen hilabeteetarako. 2023ko Kultur Bonu guztiak agortuta badira ere, horietako askotarako sarrerak eskuragarri daude kultur kooperatibaren webgunean.

Urtea bukatu aurretik, abenduaren 30ean, Unclose eta Piztiak taldeak izango dira Sanagustin kulturguneko agertokian, eta urtea hastearekin, Neomak, Willis Drummond, Ro, Trini Fox, Ruper Ordorika, Kaleko Urdangak, The Reapers, Rotten XIII eta ETS taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Horietako emanaldi ia gehienetarako sarrerak eskura daitezke oraindik ere, nahiz eta ETSren emanaldirako sarrera guztiak agortuta dauden dagoeneko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide