Gabonetako apaingarriak egiteko tailerra eskaini dute gaur, igandea, eguerdian Ekoetxean. Haur eta guraso ugari animatu sa saiora, eta askotariko eskulanak egin dituzte 11:00etatik 13:00etara. Material berrerabilgarriak erabili dituzte askotariko apaingarriak egiteko, eta giro ederrean igaro dute goiza. Gainera, etxera eraman dituzte sortutako edergarriak.
(Argazkiak: Ekoetxea)