'Herriye' antzezlanak irabazi du Topaketetako Ikusleen Saria

Nerea Uranga 2022ko abe. 18a, 21:03

'Herriye' antzezlaneko bi aktore Ikusleen Saria jasotzen, gaur Soreasu antzokian. (Argazkia: Nerea Uranga)

40. Euskal Antzerki Topaketetan Herriye antzezlana lau egunetan egin zuten Sanagustin kulturgunean. Abenduaren 28an antzezlanaren beste bi emanaldi eskainiko dituzte.

Azpeitiko 40. Euskal Antzerki Topaketak 'Herriye' antzezlanaren estreinaldiarekin hasi ziren azaroaren 1ean. Obra hori lau egunetan egin zuten, Sanagustin kulturgunean. Gaur banatu dute aurtengo Topaketetako Ikusleen Saria Soreasu antzokian, Lehendakari gaia antzezlana bukatu ostean. 1.500 euroko Ikusleen Saria Herriye antzezlanak jaso du, eta obrako bi antzezlek jaso dute Egoitz Arruti zinegotziaren eskutik.

Abenduaren 28an bi emanaldi

"Herriak hala eskatuta", Herriye antzezlanaren beste bi emanaldi egingo dituzte abenduaren 28an, Sanagustin kulturgunean. 17:30ean izango da bata eta 20:00etan bestea. Saio horietarako sarrerak bihar, astelehena, 12:00etan jarriko dituzte saltzen Kulturaz.eus webgunean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide