Oraindik eros daitezke Txapelen omenezko bertso saiorako sarrerak

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 19a, 09:01

Maialen Lujanbio 2022ko txapela jantzi berritan. (Bertsoa.eus)

Asteartean, 22:00etan hasita, egingo dute Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa Soreasu antzokian. Lujanbiok txapela jantzi ostean abestuko duen lehen saioa izango da Txapelen omenezkoa. 

Erniarraitz bertsozale elkarteak asteartean egingo du Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa Soreasu antzokian. Erniarraitzeko kideek jakinarazi dutenez, oraindik eros daiteke saiorako sarrerak Kulturaz.eus atarian. Hamar euroan daude eskuragarri. Sarrerarik geldituko balitz, leihatilan jarriko dituzte salgai egunean bertan. 

22:00etan hasiko da saioa, eta oholtza gainera igoko dira Jon Gurrutxaga, Naia Arrizabalaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Gai jartzaile lanetan Haritz Etxeberria Ministro arituko da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide