Indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko dute Santo Tomas egunez

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 19a, 11:31

Plaza Txikian jarriko dute indarkeria matxistarik gabeko gunea. (Azpeitiko Udala)

Indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskainiko dira gunean Santo Tomas egunez. 12:00etatik 20:00ak bitartean izango da zabalik, etenik gabe, Plaza Txikian. 

Nik xinisteñat kanpainaren barruan, indarkeria matxistarik gabeko gunea jarriko du Azpeitiko Udalak Santo Tomas egunez, Emakumeen Txokoarekin eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean. Aurrez, saninazioetan, karnabaletan edo Sanjuandegiko festetan ere jarri izan dute indarkeria matxistaren inguruko informazioa zabaltzeko eta sentsibilizazioan eragiteko gunea, eta, beharrezko kasuetan, jendea artatzeko ere baliatu izan dute espazioa.

Emakumeek, eta batez ere, neska gazteek jaietan indarkeria sexistarekiko dituzten bizizpenak, iritziak eta interesak jasotzeko baliagarri da gunea, eta herritarrek espazio hori babes eta elkartasun eremu gisa irudikatzea da helburua. Gunean, indarkeriari aurre egiteko bitartekoak eskainiko dira Santo Tomas egunez, eta 12:00etatik 20:00ak bitartean izango da zabalik, etenik gabe, Plaza Txikian. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide