Uztarria Komunikazio Taldeak Errigoraren saski bat zozkatuko du bazkideen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek bi aukera dituzte; batetik, lotura honetan eman dezakete izena, eta, bestetik, 943 56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NAN zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 50 da.
Osteguneko 12:00ak bitartean izango da parte hartzeko aukera, eta irabazlea ostiralean jakinaraziko du Uztarriak.