Agortu dira 'Herriye' ikusteko salgai jarritako sarrera guztiak

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 19a, 15:00

'Herriye' -k atzo jaso zuen ikusleen saria Soreasun. (Kulturaz kooperatiba)

Salgai jarri eta berehala agortu dira Herriye antzerkia ikusteko sarrerak. Hilaren 28an eskainiko dituzte emanaldiak, aurrenekoa 17:30ean izango da, eta 20:00etan bigarrena.

"Herriak hala eskatuta", Herriye antzezlanaren beste bi emanaldi eskainiko dituzte abenduaren 28an Sanagustin kulturgunean. Gaur 12:00etan jarri dituzte salgai bi emanaldietarako sarrerak, eta minutu gutxiren buruan agortu dira guztiak. Aurreneko emanaldia 17:30ean izango eta 20:00etan bestea.

Hona hemen Herriye obraren inguruan egindako bideo erreportajea eta antzerkiaren kronika

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide