Madalena auzoko baselizaren ingurua eraberritzeko lanak hasi ditu Azpeitiko Udalak. Eremu hori egokitzen hasi dira; izan ere, Madalenako baseliza eta ospitalea ondare babestuak direnez, horiei balioa eman nahi die erakundeak, eta horregatik ari dira ingurua "erakargarriago" bilakatzeko lanetan.
Lehiaketa publiko bidez esleitu dituzte obrak, eta Art eraikuntza SL enpresak egingo ditu horiek. Duela egun batzuk hasi ziren lanekin, eta orotara, hiru hilabeteko epea izango dute horiek gauzatzeko. Obrek 170.263 euroko aurrekontua dute.