Azpeitiko Ikastola Ikasberriko ikasleen postalak jaso dituzte San Martingo egoiliarrek

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 19a, 13:35

Ikasberriko ikasleak, San Martingo egoiliarrak eta langileak egoitzako egongeletako batean, gaur goizean. (San Martin egoitza)

Egoiliar bakoitzarentzat pertsonalizatutako Gabon postalak ikasleek beraiek banatu dituzte solairuz solairu, gaur goizean.

Gabon aurreko ohituretako bat berritu dute gaur goizean San Martin egoitzan. Azpeitiko Ikastola Ikasberriko hainbat ikasleren bisita jaso dute, eta bisitarekin batera, haiek idatzitako pertsonalizatutako Gabon postalak jaso dituzte, banan-banan eta solairuz solairu, egoiliarrek.

Egoiliarrak "hunkitu" egin direla adierazi dute egoitzako arduradunek, eta Ikasberriko ikasleen ekimena eskertu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide