Bi urtez gordeta izan ostean, sagardo karroa kalera aterako dute Gaztetxeko kideek etzi, Santo Tomas egunean. Urteroko ohitura izan da Gaztetxekoen artean sagardo karroa ateratzea santotomasetan, baina azken bi urteetan ezin izan dute ohiturarekin jarraitu, pandemia tarteko.
Aurten, tradizioari eustea erabaki dute, eta 11:30ean elkartuko dira gaztainzalearen plazan; hain zuzen, Perez Arregi plazan. Trikiti doinuz lagunduta egingo dute kalejira, eta nahi duen oro hurbil daiteke karroaren bueltara.