Martxan da Mixio taldearen bidezko merkataritzako denda

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 20a, 09:00

Atzo arratsaldean ireki zuten lehen aldiz, eta urtarrilaren 5a bitartean astegunero irekiko dute. Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarri dute aurten.

Bidezko merkataritzako denda jarri du aurten ere Gabonen bueltako egunetarako Azpeitiko Parrokiako Mixio taldeak. Foru Ibilbideko udal erakusketa aretoan jarri dute denda aurten eta atzo ireki zituen ateak lehen aldiz. Urtarrilaren 5a bitartean, astelehenetik ostiralera, bi orduz irekiko dute denda egunero, 18:00etatik 20:00etara.

Elikagaiak zein hainbat eratako artisau lanak jarri dituzte salgai bidezko merkataritzako dendan. Kontsumo arduratsua eta kontzientea bultzatzea da Mixio taldearen egitasmoaren helburu nagusia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide