Osasun publikoaren aldeko elkarretaratzea deitu du Baigerak etzirako

Julene Frantzesena 2022ko abe. 20a, 11:58

Azpeitiko anbulatorioa. (Kris Fernandez)

Ostegunean 13:00etan jarri dute hitzordua anbulatorioaren aurrean, eta herritarrei deialdiarekin bat egiteko deia egin die Baigerak. Elkarteko kideen hitzetan, egoeraren "larritasunak" herritar guztien erantzuna eskatzen du.

Osasun publikoaren aldeko aldarrikapena kalera ateratzeko xedez, elkarretaratzea deitu du Baigera Azpeitiko jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak etzirako. Ostegunean 13:00etan jarri dute hitzordua anbulatorioaren aurrean, eta herritarrei deialdiarekin bat egiteko deia egin die Baigerak, elkarteko kideen hitzetan, egoeraren "larritasunak" herritar guztien erantzuna eskatzen duelako.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide