Bihar itxiko da udalean digitalizaziorako administrari aritzeko aldi baterako lan eskaintza

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 20a, 13:30

Digitalizazioan aritzeko administraria aldi baterako kontratatuko du Azpeitiko Udalak. (Pixabay)

Lanbideren LPE-Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzaren bidez egingo du kontratazioa erakundeak.

Aldi baterako beste lanpostu baterako eskaintzaren berri eman du Azpeitiko Udalak. Lanbideren LPE-Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzaren bidez, oraingoan digitalizaziorako administrari bat kontratatuko du erakundeak. Eskaintzare aurkeztu nahi dutenek azken orduak dituzte horretarako, bihar itxiko baitute deialdia.

Lanpostua lortu nahi dutenek langabezian egon behar dute, Urola Erdian erroldatuta, eta Batxilergo titulua, teknikari edo baliokidea zein euskara maila altua egiaztatu beharko dute.

Izena eman nahi dutenek, Lanbideren webguneko orrialde honetan egin dezakete.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide