Uztarriak 'photocall'-a jarriko du Santo Tomas egunez

Erredakzioa 2022ko abe. 20a, 14:37

Elegante Eguneko 'photocall'-eko irudi bat.

Plaza Txikian jarriko du Uztarriak polaroidea, eta herritarrek 12:30etik 14:30era bitartean izango dute han argazkiak ateratzeko aukera. Photocall-eko argazki guztiak ostegunean izango dira ikusgai webgune honetan.

Uztarria Komunikazio Taldeak photocall-a jarriko du bihar, Santo Tomas egunez, Plaza Txikian. 12:30etik 14:30era izango dute herritarrek Uztarriaren polaroidean argazkiak ateratzeko aukera. Orain arte, Elegante Egunean jarri izan du komunikazio taldeak photocall-a, eta aurten, lehen aldiz, Santo Tomas egunez ere bai.

Argazkiak festa giroko apaingarriz eta osagarriz hornituta atera ahal izango dituzte hala nahi dutenek. Uztarriako kazetariek aterako dituzte argazkiak, eta horiek ostegunean izango dira ikusgai webgune honetan.

Animatu eta atera San Tomas eguneko argazki dibertigarrienak Uztarriaren photocall-ean!

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide