Olentzero eta Mari Domingi hartu dituzte Santo Tomas bezperan Ikasberrin eta Iraurgin

Mailo Oiarzabal 2022ko abe. 20a, 18:03

Gaur hartu dituzte Gabonetako oporrak bi ikastetxeotan, eta festa giroan igaro dute eskolako azken eguna ikasleek eta irakasleek.

Olentzerok eta Mari Domingik gaur egin dute urteko lehen etorrera Azpeitira. Azpeitiko Ikastola Ikasberrin izan da bikotea, hango ikasleen harrera, esker ona eta eskaerak jasotzeko; eta Olentzero Iraurgi Ikastetxean ere izan da, hango txikienen gutunak eta besarkadak jasotzeko.

Gaur hartu dituzte Gabonetako oporrak bi ikastetxeotan, eta festa giroan igaro dute eskolako azken eguna ikasleek eta irakasleek. Gainera, Santo Tomas bezpera izanik, txorizoz eta bestelako jakiekin betetako ogitartekoak, musika eta dantza ere ez dituzte falta izan.

(Argazkiak: Azpeitiko Ikastola Ikasberri eta Iraurgi Ikastetxea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide