Jende ugari eta giro ederra, Txapelen omenezko bertso saioan

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 21a, 09:08

Bertso saioaren une bat.

Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa izan da Soreasu antzokian. Jon Gurrutxaga, Naia Arrizabalaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre aritu dira kantuan, hainbat eta hainbat herritarren aurrean.

Erniarraitz bertsozale elkarteak antolatuta, Eusebio Eizmendi Txapel bertsolari zenaren omenezko bertso saioa izan zen atzo, asteartea, Soreasu antzokian. Honako bertsolari hauek aritu ziren kantuan: Jon Gurrutxaga, Naia Arrizabalaga, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Agirre. Gai jartzaile lanetan, berriz, Haritz Etxeberria Ministro aritu zen. Lujanbiok txapela jantzi ostean abestuko duen lehen saioa izan zen Txapelen omenezkoa. Jende ugari bertaratu zen saiora, eta giro ederra sortu zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide