Urrestillako Txorietxeko eremua asfaltatu du Azpeitiko Udalak. Ibaieder ibaiaren ondoko ordube hori aspalditik erabiltzen da aparkaleku gisa, baina orain arte tartean behin berritzen zuten eta zuloz betetzen zen zahorrezko zorua zuen. Orain, "hainbat urrestildarrek egindako eskaerei erantzunez", asfaltoa bota dute. Txorietxeko asfaltatze lanetara 40.000 euro bideratu ditu erakundeak.
Aurrera begirako asmoen berri ere eman du udalak, asfaltatze lan horiei buruzko oharrean. 2023an, Urrestillako herrigunea berrurbanizatzeko proiektua herritarrekin "adostu eta martxan jartzea" aurreikusten dueka jakinarazi du, hain zuzen ere, udalak.