Santo Tomas eguna, bideoan

Urtzi Oteiza eta Mireia Galarza 2022ko abe. 21a, 18:00

Giro aparta da nagusi Santo Tomas egunean Azpeitian, eta askotariko saioek askotariko irudiak utzi dituzte. Honako bideo hau osatu du Erlo Telebistak.

Bi urteko etenaldiaren ostean, paregabeko giroan ari dira ospatzen Santo Tomas eguna Azpeitian. Eguerditik aurrera jendetza elkartu da plazan zein inguruko kaleetan, baserritarren azokak, herri kirol erakustaldiak, bertsolariek zein jan-edan postuek ehunka lagun erakarri baitituzte. Era berean, Patxi Azkargortaren oroimenezko pilota txapelketako finalak jokatu dituzte Izarraitz pilotalekuan.

Arratsaldean, berriz, Josu Rodriguez eta Asier Hernandez DJek alaituko dute giroa plazan, eta 18:00etan, Skapaie elektrotxarangak askotariko doinuak eramango ditu Alde Zaharreko kaleetara. Era berean, Gazteen XXI. Dantza Suelto Txapelketa izango da, 18:30ean hasita, Soreasu antzokian.

Arratsaldera arteko giroak zein herritarren bizipenek utzitako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide