Gabonetako kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak etzi

Julene Frantzesena 2022ko abe. 23a, 10:00

Bandaren kontzertu bateko irudia.

Sanagustin kulturgunean izango da emanaldia, 12:30ean hasita, eta musikariek Gabonetako hainbat kanta joko dituzte, Unai Frantsesenaren gidaritzapean.

Ohiturari jarraituz, Udal Musika Bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du etzi, abenduak 25, Sanagustin kulturgunean. 12:30ean hasiko emanaldia, eta musikariek hainbat kanta joko dituzte, Unai Frantsesenaren gidaritzapean.

Honako hauek dira kontzertuan eskainiko dituzten doinuak: The first noel, Haurtxoa sehaskan, Oi Bethleem, The Christmas song, Noche de paz, Ukrainian bell carol, Hator hator, Gau erdian, An Irving Berlin Christmas eta Last Christmas.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide