Errege egunean urte berriko kontzertua eskainiko du Udal Musika Bandak

Julene Frantzesena 2023ko urt. 4a, 08:52

Bandaren Gabonetako kontzertu bateko irudia. (Maialen Etxaniz)

12:30erako jarri dute hitzordua, Sanagustin kulturgunean, eta askotariko doinuez gozatu ahal izango dute hara joaten direnek.

Udal Musika Bandak urte berriko lehen emanaldia eskainiko du ostiralean, Errege egunez. 12:30erako jarri dute hitzordua, Sanagustin kulturgunean, eta askotariko doinuez gozatu ahal izango dute hara joaten direnek. Izan ere, estilo desberdinetako abestiak joko dituzte musikariek, Unai Frantsesena zuzendariaren gidaritzapean.

Honako kanta hauek joko ditu Udal Musika Bandak: Flourish for wind band, Donostia, The voice of the guns, Bandology, La greve des musiciens, Air for winds, The syncopated clock, 5a sinfonia & Mambo N 5, If i can dream eta Conga del fuego nuevo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide