Otarre bat zozkatu du Itsasi dantza taldeak

Julene Frantzesena 2022ko abe. 22a, 12:10

Itsasi eguneko irudi bat.

1.377 da zenbaki saritua, eta haren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko. Ordezko zenbakia, berriz, 1.806 da.

Itsasi dantza taldeak otarre bat zozkatu zuen atzo, Santo Tomas egunez, plazan jarri zuen postuan. 1.377 da zenbaki saritua, eta haren jabeak hilabeteko epea izango du saria jasotzeko. Hain zuzen ere, itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbide elektronikora mezua bidali beharko du saria eskuratu ahal izateko. Hilabeteko epean saridunik agertuko ez balitz, ordezko zenbakiarentzat izango da otarrea: 1.806 da ordezko zenbakia.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide