Iraurgi Ikastetxearen lau kamiseten zozketak baditu zenbaki saridunak

Julene Frantzesena 2022ko abe. 22a, 12:58

Zozkatu dituzten lau kamisetak.

Saskibaloiko kamiseta bat, Realeko nesken eta mutilen beste bana eta pilotako bat zozkatu ditu ikastetxeak. Atzo egin zuen zozketa, Santo Tomas egunez.

Iraurgi Ikastetxeak lau kamiseta zozkatu zituen atzo, Santo Tomas eguna, eta jakinarazi ditu zeintzuk diren zenbaki saridunak. Hain zuzen ere, saskibaloiko kamiseta bat, Realeko nesken eta mutilen beste bana eta pilotako bat zozkatu ditu ikastetxeak.

Honako hauek dira saritutako zenbakiak eta ordezkoak:

  • Saskibaloiko kamiseta: 0558 da zenbaki saritua (ordezkoa: 0072).
  • Realeko nesken kamiseta: 1437 da zenbaki sariduna (ordezkoa: 0206)
  • Pilotako kamiseta: 2473 da zenbaki sariduna (ordezkoa: 2928)
  • Realeko mutilen kamiseta: 1668 da zenbaki sariduna (ordezkoa: 0346)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide