Osakidetza indartzeko aldarria anbulatorio aurrera eraman dute hainbat herritarrek

Julene Frantzesena 2022ko abe. 22a, 13:07

Hainbat lagun elkartu dira anbulatorioaren aurrean. (Nerea Uranga)

Herritar ugari elkartu dira anbulatorioaren aurrean 13:00etan, eta elkarretaratzearekin bat egin du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ere. Osakidetza indartzeko eta lehen arreta defendatzeko eskaera egin dute han bildutakoek.

Sindikatuek deituta, Osakidetzaren aldeko elkarretaratzeak egin dituzte herritarrek eta osasun langileek Hego Euskal Herriko hainbat txokotan, eta Azpeitia ez da salbuespena izan. Herritar ugari elkartu dira anbulatorioaren aurrean 13:00etan, eta elkarretaratzearekin bat egin du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak ere. Osasun etxearen aurrean izan diren herritarrek hainbat lelo oihukatu dituzte, hala nola "Osakidetza indartu" eta "lehen arreta defenda dezagun".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide