Nahia Olaizola bigarren patinaje artistikoko Espainiako Txapelketan

Julene Frantzesena 2022ko abe. 23a, 08:45

Nahia Olaizola aurreko asteburuan Madrilen patinatzen.

Madrilen izan zen lehia joan zen asteburuan, eta azpeitiarra bigarren sailkatu zen, lan oso ona eginda. Txuri-Berri taldeko kideak 111,42 puntu batu zituen, eta beraz, junior mailako Espainiako azpitxapelduna da patinaje artistikoan.

Patinaje artistikoko Espainiako Txapelketa izan zen joan zen asteburuan Madrilen, eta han parte hartu zuen Nahia Olaizola azpeitiarrak. Parte hartu soilik ez; izan ere, bigarren sailkatu zen patinatzailea, eta beraz, junior mailako emakumeen Espainiako azpitxapelduna da.

Madrilgo Izotz jauregian izan zen txapelketa aurreko ostiraletik igandera bitartean. Txuri-Berri taldeko Olaizolak oso lan ona egin zuen patinaje artistikoko proban, eta 111,42 puntu batuta bigarren sailkatu zen. Celia Garnacho (117,83) izan zen nagusi, eta Nuria Rodriguez (107,09) hirugarren.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide