Eduki babestua

Bizikik emakume sortzaileen hiru azokatxo egingo ditu datozen egunetan

Erredakzioa 2022ko abe. 22a, 16:23

Azoken kartela.

Enparan kalean duen tailer-dendan egingo ditu emakume sortzaileen azokatxoak Bizikik, moda eta kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eginez. Lehen azoka bihar, ostirala, izango da; eta abenduaren 30ean eta urtarrilaren 6an hurrengoak. Besteak beste, jantzigintzan, bitxigintzan nahiz irudigintzan aritzen diren emakumeen produktuak izango dira eskuragarri. Saltokia 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara egongo da irekita.

Biziki arropa markak emakume sortzaileen hiru azokatxo egingo ditu datozen egunetan. Azpeitiko Alde Zaharrean, zehazki Enparan kalean, du tailerra eta denda Bizikik, eta Gabon hauetan espazio horretan egingo ditu azokak bihar, abenduaren 30ean eta urtarrilaren 4an. Moda eta kontsumo jasangarriaren aldeko apustua eginez, bertako emakumeen proiektu desberdinak izango dira azoka horietan, besteren artean, jantzigintzan, bitxigintzan nahiz irudigintzan lan egiten duten emakume sortzaileenak.

Lehen azoka bihar, ostirala, izango da, eta osagarriak egiten dituen Luma moda etikoaren eta bitxiak egiten dituen Taiday studioren produktuak eskuratu ahal izango dira Bizikiren saltokian. Bigarren hitzordua, berriz, gaur zortzirako, abenduaren 30erako, jarri dute: Izaro Orbegozo eta Oihele marken arropak erosi ahal izango dira. Hirugarren eta azken azokatxoa, berriz, urtarrilaren 4an, asteazkenez, egingo dute, eta egun horretan Natural Killer markako kirol arropa, Helena Azkarragaurizar ilustratzailearen lanak eta Dir Dir bitxiaken produktuak izango dira salgai. Saltokia 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara izango da irekita hiru egun horietan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide