Zuhaitz bat erori da Lasaoko bidegorrian, eta bidea itxi dute

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 23a, 12:27

Lasao parean erori da zuhaitza.

Haizeak eraginda erori da zuhaitza, eta pasabidea oztopatzen duenez, itxi egin dute bidegorria. Udalak azaldu duenez, "ahal bezain laster" garbituko dute bidea. 

Haizeteak eraginda, zuhaitz bat erori da gaur bidegorrian, Lasao parean. Pasabidea oztopatzen du zuhaitzak, eta hori horrela, itxi egin dute bidegorria. Gipuzkoako Foru Aldundiarena da bidegorrien eskumena, eta Azpeitiko Udalak azaldu duenez, gertakariaren jakitun da dagoeneko foru erakundea. Hori horrela, "ahal bezain laster" garbituko dute bidea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide