Dantzaz eta musikaz alaitu dute San Martin egoitza Karmelo Etxegaraiko ikasleek

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 23a, 12:57

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleak San Martin egoitzan izan dira bisitan gaur. Trikitiak eta panderoak hartuta joan dira hara, eta zuzeneko musika eskaintzeaz gain, dantzan eta kantuan aritu dira ikasleak.

Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko ikasleek San Martin egoitza bisitatu dute gaur, ostirala. Hain zuzen ere, musikaz eta dantzaz alaitu dute egoitza. Izan ere, trikitiak eta panderoak hartuta joan dira hara, eta zuzeneko musika eskaintzeaz gain, dantzan eta kantuan aritu dira ikasleak. Giro polita sortu da egoitzan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide