Gabonetako egunak opor garaia izan ohi dira da haurrentzat eta gaztetxoentzat. Horregatik, haurren aisialdirako, herrian hainbat ekintza antolatu ditu Azpeitiko Udalak, Kulturaz kooperatibarekin elkarlanean. Aurtengoan, besteak beste, Gabonetako jolas parkea, zinema saioak, izarren behaketa eta Kantu kolore ikuskizuna izango dira, Olentzeroren eta Mari Domingiren nahiz Errege Magoen bisitez gain. Gaurtik hasi eta urtarrilaren 8ra bitartean, honako ekintza hauez gozatu ahal izango da Azpeitian:
- Abenduak 24, larunbata
Mari Domingiren eta Olentzeroren etorrera, 12:30ean San Martin egoitzatik hasita. 13:00etan harrera egingo zaie plazan. Informazio gehiago, hemen.
- Abenduaren 27tik 30era
Haurren gabonetako parkea. 15:30etan, 17:00etan eta 18:30ean izango dira txandak. Informazio gehiago, hemen.
- Abenduak 28, asteazkena
Izotzetako erregina filma, 16:30ean, Soreasu antzokian.
- Urtarrilak 2, astelehena
Izarren behaketa, 18:00etatik 20:00etara bitartean, Izarraizko Atea parkean. Aurrez izena eman behar da parte hartzeko, lotura honetan.
- Urtarrilak 3, asteartea
Kantu kolore ikuskizuna, 17:30ean, Soreasu antzokian. Sarrerak salgai daude, hemen.
- Urtarrilak 4, asteazkena
Erregeen laguntzaileak 17:30ean, udaletxeko arkupeetan.
- Urtarrilak 5, osteguna
Erregeen kabalkada, 17:30ean, Burdinbidearen Euskal Museoan. Ondoren, 20:00etan, harrera egingo zaie plazan.
- Urtarrilak 8, igandea
Nire zirkua filma, 16:30ean, Soreasu antzokian.