Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrera, bideoan

Mireia Galarza 2022ko abe. 24a, 17:28

Olentzero eta Mari Domingi Azpeitian izan dira eguerdi partean, eta une horretan hartutako irudiekin osatutako bideoa da honako hau.

Olentzero eta Mari Domingi Azpeitian izan dira eguerdi partean. San Martin egoitzatik abiatuta, kalejira egin dute aurrena, herriko kaleetan barrena, eta ondoren, plazan egin dute geldialdia. Itsasi dantza taldeko haurrek agurra dantzatu diete bi lagunei, eta ondoren, Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko, Azpeitiko Ikastola Ikasberriko eta Iraurgi Ikastetxeko ikasleek bertsoak kantatu dizkiete. Olentzerok nahiz Mari Domingik gaztainak eman dizkiete plazara joan diren umeei, eta elkar agurtzeko aprobetxatu dute abagunea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide