Jaiotza eta Gabon kanten kalejira herriko kaleetara itzuli dira

Ihintza Elustondo 2022ko abe. 24a, 18:29

Izurriak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, Julian Barrenetxea abesbatzaren jaiotza eta Gabon kantuen kalejira nahiz eskea jendartera itzuli dira aurtengoan. Bildutako dirua Parrokiako Caritasi emango diote.

Bi urteko etenaren ostean, Julian Barrenetxea abesbatzaren jaiotza eta Gabon kantuen kalejira eta eskea jendartera itzuli dira aurtengoan. Gabon egunez, 18:00etan hasi dute jaiotzaren kalejira, Perez Arregi plazan, txistu doinuekin lagunduta. Handik abiatuta, Alde Zaharreko kaleak eta plazak zeharkatu ondoren, Olazko Andre Mariaren plazan bukatu dute kalez kaleko kantu eskea. Bildutako dirua Parrokiako Caritasi emango diote aurten ere.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide