Eguberri eguneko kontzertua eskaini du Udal Musika Bandak Sanagustinen

Anartz Izagirre 2022ko abe. 25a, 13:25

Gabonetako hainbat abesti interpretatu ditu Udal Musika Bandak Sanagustin kulturgunean gaur, abenduak 25, eskaini duen kontzertuan. Hainbat herritar joan dira ekitaldira.

Azpeitiko Udal Musika Bandak Eguberri eguneko kontzertu berezi bat eskaini du gaur, abenduak 25, Sanagustin kulturgunean. 12:30etik aurrera Gabonetako hainbat abesti interpretatu ditu bandak Unai Frantsesenaren gidaritzapean, eta honako kantuak entzun ahal izan dira bertan: The first noelHaurtxoa sehaskanOi BethleemThe Christmas songNoche de pazUkrainian bell carolHator hatorGau erdianAn Irving Berlin Christmas eta Last Christmas.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide