Zozkatu dute Mugimendu Sozialistaren santotomasetako saskia

Anartz Izagirre 2022ko abe. 27a, 12:02

Otarrearen zenbaki sariduna E-06612 izan da, eta ordezko zenbakia, E-04301. Irabazleak ostirala baino lehen jaso beharko du saria, Haginpe tabernan.

Mugimendu Sozialistak dagoeneko eman du Santo Tomas egunean zozkatu zuen saskiaren zenbaki irabazlearen berri. Otarrearen zenbaki sariduna E-06612 izan da, eta ordezko zenbakia, E-04301 da. Irabazleak ostirala, abenduak 29, baino lehen jaso beharko du saria Haginpe tabernan. Horrez gain, gogorarazi dute santotomasetan saldutako zenbaki guztiekin zozketa nazional bat egingo dutela urtarrilaren 15ean, eta beraz, txartel horiek gordetzeko deia egin diete herritarrei.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide