Joan zen apirilean hil zen Iñaki Segurola Ogrue (Azpeitia, 1962), baina bere itzalak hor jarraitzen du. Duela bi hilabete plazaratu zuten hura hil osteko liburua, Ganorexia, eta Durangoko Azokan ere nabaritu zen bere presentzia. Izan ere, Iñaki Segurola etorriko ez litzatekeen ekitaldia (bera gogoan egingo duguna) deituriko oroimen ekitaldia egin zuten hilaren 10ean Durangoko Museoan. Alberdania argitaletxeak, orain, sarean jarri du ikusgai ekitaldia, osorik.