Bihar ezingo da izapide elektronikorik egin udaletxean, argindarra etengo baitute

Anartz Izagirre 2022ko abe. 27a, 16:18

Azpeitiko udaletxearen irudia.

Bihar, abenduak 28, argindar sarea etengo dute udaletxean 09:00etatik 12:00etara, eta beraz, udaletxean ezingo da izapide elektronikorik egin.

Azpeitiko Udalak jakinarazi duenez, argindar sarea etengo dute bihar, abenduak 28, udaletxean. 09:00etatik 12:00etara izango da etenaldia, eta tarte horretan udaletxean ezin izango da izapide elektronikorik egin. Udalak aurrez barkamena eskatu die herritarrei sor daitezkeen eragozpenengatik.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide