Uztarria Komunikazio Taldeak Zenbat dakin/k hitanoaz? lehiaketa berezia jarri du martxan. Euskaraldia amaitu da, baina ez euskaraz jarduteko gogoa. Azpeitian, gainera, hikapoteoa egin da, galtzen ari den ohitura berreskuratzeko nahian. Horrela, herritarrek hitanoaz buruzko hamar galdera erantzuteko aukera izan dute, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean Urolako Komunikazio Taldeak eta Azpeitiko Udalak eskaintzen duten produktu sortaren zozketan sartu dira. Jende ugarik parte hartu du jokoan, eta erantzun guztiak asmatu dituztenen artean zozketa egin ondoren, Jexu Mujika da produktu sorta irabazi duena.