Auzoetako eta kaleetako irisgarritasuna hobetzeko lanen barruan, hainbat lan gauzatu ditu Azpeitiko Udalak Arana kaleko 17 eta 19 zenbakidun etxe atarien plazatxoan. Proiektua auzotarrekin adostu eta esleitu ostean hasi ziren obrak joan zen urrian, eta dagoeneko bukatu dituzte. Obra horien helburu nagusia inguru horretako irisgarritasuna hobetzea izan da, modu horretan "herritarren egunerokoa erraztuz, bizi kalitatea hobetzeko". Art eraikuntza enpresak egin ditu lanak, eta 130.402 euroko aurrekontua izan dute.