Gabonetako Xake Jaialdia egin dute Oilo-Soro elkartean

Anartz Izagirre 2022ko abe. 28a, 09:55

Astelehenean, abenduak 26, 16 urtez azpikoei zuzenduriko Gabonetako Xake Jaialdia jokatu zuten Oilo-Soro elkartean, eta hamazortzi pertsonak parte hartu zuten bertan. Ondoren, mokadutxoa egin zuten elkartean.

COVID-19ak eragindako izurriagatik bi urtez ezin izan da egin Gabonetako Xake Jaialdia, baina bi urteko etenaren ostean berriro itzuli da ohitura. Joan den astelehenean, abenduak 26, egin zuten jaialdia Oilo-Soro elkartean, eta guztira, 16 urtez azpiko hamazortzi gaztek parte hartu zuten bertan; jokalariko eta partidako, hamar minutuko bost partida jokatu zituzten. Antolatzaileek adierazi dutenez, Elgoibarko eta Irungo xake taldeetako hiru gaztek ere parte hartu zuten asteleheneko jaialdian. Ekitaldia amaitu ondoren, mokadutxoa egiteko aukera izan zuten guztiek batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide