KZguneak hainbat ikastaro eskainiko ditu urtarrilean zehar

Anartz Izagirre 2022ko abe. 28a, 10:36

KZgunearen irudi bat. (Anartz Izagirre)

KZguneak zortzi aurrez aurreko saio eskainiko ditu urtarrilean Azpeitian, eta dagoeneko eman daiteke izena horietan. Horretarako, ohiko bideak ezarri ditu KZguneak.

Urtarrilean zehar hainbat aurrez aurreko ikastaro eskainiko ditu KZguneak Azpeitian, eta askotariko gaien ingurukoak izango dira horiek. Besteak beste, ofimatikaren, produktibitatearen, oinarrizko formakuntzaren eta e-Administrazioaren inguruko saioak izango dira eskainiko dituenak. Honako lotura honetan kontsulta daitezke ikastaro guztiak eta horien xehetasunak.

Ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte horretarako. Alde batetik, KZgunera joanda; une honetan KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko telefonora deituta (943-02 36 20). Bestetik, telefonoz deituta –ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzaile izatea derrigorrezkoa da–. Eta, horrez gain, KZgunearen webgunean ere egongo da telematikoki izena emateko aukera. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideotutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea 18, Enparan Dorretxea, 1. solairua), astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide