19:30era atzeratu dute bihar Gaztetxean egingo duten 'Hoi denk zirkue!' ikuskizuna

Anartz Izagirre 2022ko abe. 28a, 15:48

Hoi denk zirkue! ikuskizuna izango da bihar Azpeitiko Gaztetxean, eta 19:00etan izan beharrean 19:30ean izango da saioa, Bilboko hilketa matxistagatik plazan izango den elkarretaratzea dela eta.

Beste urte batez, Azpeitiko Gaztetxeak Hoi denk zirkue antolatu du biharko, osteguna. Gaztetxean bertan izango da ikuskizuna, eta 19:30ean hasiko da. Izan ere, hasieran 19:00etarako zuten aurreikusita ekitaldia, baina Bilbon izandako hilketa matxista salatzeko plazan izango den elkarretaratzea dela eta, ordu-erdi atzeratu dute ikuskizunaren hasieran. Honako artista hauek igoko dira oholtzara: Iago magoa, Jone Muñecas, Xanti eta Juanelo Panelo. Helduen sarrerak sei euro balioko du, eta haurrenak hiru euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide