Alebin mutilen Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketaren 2023. urteko sailkapen fasea jokatzen ari dira gaur hasi eta ostiralera bitartean —abenduak 28, 29 eta 30—, Garmendipe kirol guneko futbol zelaietan. Guztira, 35 talde ariko dira lehian, eta horien artean daude, besteak beste, Lagun Onak, Anaitasuna, Amaikak Bat, Antiguoko, Les Englantins, Basander eta DUX Logroño.
Gaur eta bihar, ligaxkako partidak jokatuko dituzte talde guztiek. Lehen bi egunetan maila onena erakutsi duten hamabost taldek lortuko dute ostiraleko sailkapen fasean aritzeko txartela. Dena den, azken egunean lau taldek besterik ez dute lortuko 2023ko Domusa Teknik Azpeitia Cup txapelketara sailkatzea.
Lau talde horiek Espainiako Lehen eta Bigarren Mailetako klub handien harrobiko taldeek aurka lehiatzeko aukera izango dute orduan. Aurreko edizioetan Garmendipeko futbol zelaietan izan dira, besteak beste, Realaren, Athleticen, Bartzelonaren, Atletico Madrilen, Valentziaren, Real Madrilen, Vila-realean, Betisen, Celtaren, Espanyolen, Eibarren eta Alavesen harrobietako taldeak.
Argazkian, Danena eta Abadiño taldeen nahiz Anaitasuna A eta Amaikak bat A taldeen aurkako partiden irudiak.
Honako lotura honetan ikus daitezke sailkapen fasean parte hartuko duten 35 taldeek hiru egunetan jokatuko dituzten partiden ordutegiak.