Julian Barrenetxea abesbatzak Gabonetako kontzertua eskainiko du bihar

Maialen Etxaniz 2022ko abe. 29a, 09:07

Frantziskanetako elizan eskainiko dute emanaldia 19:30ean hasita. Javier Alberdik gidatuko du kontzertua eta Ignacio Arakistain arituko da pianoan.

Julian Barrenetxea abesbatzako kideek Gabonetako kontzertua eskainiko dute bihar, ostirala, Frantziskanetako elizan. Emanaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera irekia izango da edonorentzat. Abesbatzako kideek herritarrak gonbidatu dituzte zuzenekora.

Javier Alberdi arituko da abesbatzako kideen gidari kontzertuan zehar, eta Ignacio Arakistainek girotuko du zuzenekoa. Hain zuzen, Arakistain arituko da pianoan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide