Zabalik da argazki elkartearen oinarrizko argazkilaritza ikastaroan izena emateko epea

Andoni Elduaien 2022ko abe. 29a, 10:30

Izena emandakoek bere argazki kamera digitala eraman beharko dute ikastarora.

Reflex motako kamera digitalak erabiltzen erakutsiko dute, otsailaren 1etik martxoaren 22ra, zortzi saiotan. Izena emateko epea urtarrilaren 12an bukatuko da eta gehienez hogei lagunentzako tokia izango da ikastaroan. Norberak bere kamera eraman beharko du.

Oinarrizko argazkilaritza ikastaro berri bat prestatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak urteko lehen hilabeteetarako. Ikastaroa Soreasuko Dinamoan emango dute otsailean eta martxoan zehar. Hain zuzen, Reflex motako kamera digitalak erabiltzen erakutsiko dute otsailaren 1etik martxoaren 22ra emango duten ikastaroan. Dena den, parte hartzaile bakoitzak bere kamera eraman beharko du.

Guztira, zortzi saio izango ditu ikastaroak, guztiak asteazkenetan: otsailaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an, eta martxoaren 1ean, 8an, 15ean eta 22an. Ordu eta erdikoak izango dira saioak, guztira hogei ordu osatu arte, 20:00etatik 21:30era. Ikastaroa euskaraz eskainiko dute eta irteera praktikoak ere egingo dituzte. 

Izena emateko epea urtarrilaren 12an, osteguna, bukatuko da eta gehienez hogei lagunentzako tokia izango da ikastaroan. 60 euro ordaindu behar da parte hartzeko eta izena eman nahi dutenek aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com e-posta helbidera idatzi behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide