Atzo, osteguna, banatu zituzten Azpeitiko Gabonetako XI. Erakusleiho Lehiaketako sariak, Sanagustin kulturgunean. Erakusleiho onenaren 600 euroko saria Mima etxeko osagarriak dendak irabazi du; bigarrena, 400 eurokoa, Inar optikak eskuratu du; eta hirugarrena, 200 eurokoa, Arantxa haur denak.
Erakusleihoak saritzeaz gain, Herritarren Saria ere banatu zuten atzo Sanagustin kulturgunean. Horretarako, Bertan merkatari elkarteak lehiaketan parte hartu duten erakusleihoetako argazkiak partekatu ditu Facebook orrialdean lehiaketak iraun duen artean, eta 'Atsegin dut' gehien jaso dituen argazkiak jaso du 200 euroko saria. Aurten, NKN mutilen moda dendak jaso du Herritarren Saria.
Aitortza, mende laurdenagatik
Azpeitiko Udalak eta Bertan merkatari elkarteak 25, 50 edo 75 urte betezen dituzten dendei aitortza egin ohi die. Atzo, Diart eta Urbistondo Margoak omendu zituzten erakundeak eta merkatari elkarteak. Aurten, 25 urte bete dituzte biek ala biek, eta oroigarria eman zioten "herria bizi mantentzeko merkataritza txikiak egiten duen lan guztiagatik".